martes, 1 de marzo de 2022

18 Urte


Koronabirusaren pandemiak zertxobait aldatu gaitu. Etxean gelditu gara  ohi genuen baina sumisio handiagoz. Zeinek gehiago zeinek gutxiago, laguntza eman diogu elkarri, kexatu gara, saiatu gara harremana mantentzen hurbileko  pertsonekin eta une bortitzak bizi izan ditugu, hau guztia mugitzen ginen inguruaren araberako  dramatismo baten erdian. Pasatu dugu eta pasatzen ari gara ahal dugun eta dakigun modurik hoberenean. Baina bada zerbait lehen egiten genuenarekin konparatuz, era desberdinez egin duguna:  Komunikabideen bidez ohikoa zena baino gehiago utzi gara informatzen.

Dagoeneko berdin da komunikabide publikoa edo pribatua izatea. Informazioa emateko modua hain kutsatua dago, audientzia handia ez duena ezabatzen dela. Era berean, edozein datu ikusgarriri izugarrizko garrantzia ematen zaio, berdin egia izan edo ez izan. Baldintza bakarra da informazio hori egiaren itxura izatea entzule eta ikusle kopurua handitzeko: telebista, Internet, irratia, prentsa edo sare sozialak. Badirudi ez dagoela modurik gure inguruan gertatzen denari buruz egiazko informazioa lortzeko, ez Txinan, ez Belgikan, ezta Donibanen ere.

Omenaldia eten den bi urte hauetan eta aldi berean gertatzen ari zen guztiarekin, iruditu zitzaigun borrokatzeko, oihukatzeko eta esperientziak partekatzeko gogoak gutxitzen ari zirela.  Wildek esan zuen bezala, “gaiztakeriak irabazteko behar duen bakarra  pertsona zintzoek deus ez egitea da”. Eta sentipen hau mantendu da ekitaldirik gabeko azken bi urte hauetan. Ekintzak suspenditu dira,  boluntarioak atzera bota,  egitasmoak  atzeratu.. bazirudien duela hiru urte baina gutxiago ginela …

Aurten publikoki ulertarazi nahi dugu ez dagoela tresneria nahikorik egia geldiarazteko. Guk geuk ikusi dugula nola erortzen diren azkenean haien lotsak estaltzeko jartzen dizkiguten oihal opakuak. Eta egia beti ernetzen eta hazten dela temati eta iraunkor, haritz bat bezalakoa, ñimiñoa txikitan baina errotua eta izugarria heldua egiten denean. Gu, geu eta jendea garelako lehen eta azken hitz egiteko aukera dugunok eta ez sistemak.


lunes, 1 de marzo de 2021

17 Urte (Ekitaldi etenda)


Koronabirusarak sortutako egoeraren larritasuna kontuan izanda eta osasun gomendioei jarraituz, hurrengo martxoak 13ko elkartaratzea bertan behera uztea erabaki dugu.

Hala ere, jakinarazi nahi dugu lanean jarraituko dugula familia eta lagunekin Angel Berrueta eta Kontxi Santxizen oroimenean, eta haien erailketaren errudun politikoen salatzean